Menua

ONKOLOGIKOAN

Apirilaren 13an 2. batxilergoko biologiako 18 ikaslek Donostiako Onkologikoa bisitatu dute. Bertan minbiziari buruzko hitzaldi batekin hasi ginen. Horren ondoren ospitaleko zerbitzu desberdinak erakutsi ziguten. Besteak beste, mamografiak egiteko makina, erradioterapian erabiltzen den azeleragailua, anatomia patologikoko laborategia, kimioterapian erabilitako botikak egiteko robota edo medikuntza nuklearrerako erabiltzen diren mantalak ikusi genituen. Benetan interesgarria suertatu zen bisita eta asko eskertu behar diegu onkologikoan gurekin egondako guztiei.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu