Irailaren 26an DBH 4. mailako eta batxilergo 1eko biologiako ikasleak
Topicen antolatu diren AMALUR jardunaldietara joan dira. Bertan uraren
garrantziaz jabetzeko hitzaldi desberdinak entzuteko eta film labur batzuk
ikusteko aukera izan dute. David Sanchez, Sara Lizarza, Asier Hilario eta
Maria Pradaren eskutik gaur egun gure gizartean urak duen eragina
ezagutu dute.




