Iztueta baserriko kideen bisita izan dugu. Behiak gertutik ezagutu, esnea nola jezten duten ikasi eta esnekiak nola egiten dituzten ezagutzeko aukera izan dugu.
Gainera, haien produktu goxoak dastatu ditugu: gaztak eta zapore desberdinetako jogurt edangarriak!
Eskerrik asko, Iztueta, esperientzia polit eta aberasgarri honengatik!




