Aurreko ikasturtean Gipuzkoako Diputazioak erronka bat luzatu zigun aurtengo Batxiler 1eko ikasleoi: Proposamen bat egiteko Gipuzkoa hobetzeko. Maiatzean lanean hasi ginen eta gaur izan dugu lan honen aurkezpena Diputazioan zenbait politiko eta prentsaren aurrean. Bertan Urretxuko UGLE eta Bergarako Aranzadi Ikastolarekin batera, genero bortizkeria ekiditeko zenbait proposamen luzatu ditugu. Ondorengo estekan aurkituko duzue egin dugun bideoa aurkezpenerako eta baita ere parte hartzaileen zenbait argazki.
Proiektua oso ondo baloratua izan da, baina gure desioa genero bortizkeriarekin amaitzea litzateke, eta horretarako denon beharra dugu.