Eskolako lehen egunean urduritasuna sentitzea guztiz osasuntsua da. Hori zaintzea ez da erraza, zirraragarria bai. Dena den, Hirukiden denok ikasten jarraituko dugun gaietako batean sartzen da, adimen emozionalean hain zuzen.
Hezkuntza Komunitate osoaren artean sortuko dugun giro emozional positiboak, ikasturte osorako animoari eusten lagunduko du. Azken finean, animoz ondo egotea jarrera kontua da, edo egoera jakin baten aurrean, emozionalki kokatzeko modua. Ez da denborarekin pasatzen den egoera emozional horietako bat. Pertsonak bizitzari aurre egiteko era da, iraunkorra, eta gainera bere izaera psikikoa bustitzen duena.Emozioak hor dauzkagu, ezin ditugu ezabatu, baina horien kudeaketa gure esku dago. Animo txarren menpean segi, edo animikoki osasuntsuak direnak hartzea, txikitatik ikasten hasten garen ikasgai serioa da. Denoi bizitzako gorabeherak hobeto dantzatzen lagunduko diguna.
Munduari begiratzeko modu bat
MUNDUARI BEGIRATZEKO MODU BAT Munduari...