Nohan Alberdi Espin eta Irune Goikoetxea Fondón, DBH 2. mailako ikasleak, 2026ko maiatzaren 9an Donostian ospatutako Euskadiko “Eduardo Chillida” XXII. Matematika Olinpiadan parte hartu dute. Olinpiada honek ikasleen pentsamendu logikoa, sormena eta arrazoiketa matematikoa sustatzea du helburu, erronka eta problema desberdinen bidez. Esperientzia aberasgarria izan da, eta biek erakutsi dute matematikarekiko interesa, ahalegina eta problemak ebazteko gaitasuna. Zorionak bioi parte hartzeagatik!





