Menua

Esku Biziak 2019

Zazpigarren urtez jarraian, Uzturre egoitzan Esku Biziak emanaldia ospatu da. Batxilergo 1eko ikasleek aukera ezin hobea izan dute beste behin belaunaldi desberdinen arteko elkarlana gauzatu eta esperientzia horretatik ikasteko. Hau guztia ikaskuntza eta zerbitzurako prestatu dugun blogean azaltzen digute. Gainera, DBH 3ko Igone Etxebeste, Loinaz Peña eta Itsaso Garayalderen partehartzea izan dugu ekitaldian musika eta aurkezpenak egiten. Zorionak denoi egindako lanagatik!

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu