XIII. Bizikidetza ekitaldia!

Asteazkenean izan genuen artengo bizikidetza ekitaldia. Bertan eskolako bitartekariek egiten duten lana beraiengandik entzuteko aukera izan genuen. Ondoren, bitartekari berriei, jaso duten formakuntzaren ondoren merezitako diploma eta zapia banatu zitzaizkien eta gonbidatu berezi batzuen ekarpenak entzuteko ere aukera izan genuen:
Berritzeguneko bizikidetza arduradunak diren Ainara Nuñez eta Ainhoa Larrañaga, KEtik Arantxi Urretavizcaya, bitartekaritza programako hasieran bitartekari izandako Irati Marin ikasle ohia, TAK Oriatik Kike Mocoroa eta Altxa burua mugimendutik Lierni Armendariz.

Mila esker egun berezi hau gurekin ospatzera gerturatu zineten Tolosako eragile eta familia guztioi, guztion artean bizikidetzaren alde arraunean jarrai dezagun!

Eskerrik asko TAK ORIA eta Kike espazioa eskaintzeagatik!

Instagrameko bideoa hemen: https://www.instagram.com/p/DRrceAQjJ2-/

FORMAKUNTZA

FORMAKUNTZA

Familientzako tailer irekia! Lierni Armendarizen...