2023 Kanpainako Emaitzak

HERRIKIDE ikastetxetik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Elkartasun Kanpainan parte hartuz aurtengo FASFI Fundazioko Malawiko proiektuari eman diozuen laguntzagatik. Zuen kolaborazioa eta kooperazioa oso baliotsua izan da. Eskerrik asko…
…Familia guztiei. Emandako laguntza guztiarekin zuen seme-alabentzat eta gizartearentzat solidaritate eredu zaretelako.
…Ikasleei. Bakoitzaren poltsikotik emandako horrek pentsatzen duguna baino gehiago lagundu dezakeelako. Urrutiko jendeak ere guk bezainbeste merezi du eta.
… Irakasle, begirale eta hezitzaile taldeari. Kanpainan jarritako indarrarengatik, gure neska-mutilen solidaritate jarrera bultzatu duzuelako.
… Eskola inguruko kristau komunitateei. Emandako diru laguntzaz gain, urte guztian zehar bizi-testigantza emateagatik.
…Bidean II taldeari, egindako lan guztiarengatik (aurkezpenak, txapelketak, poltso eta pultseren diseinua…)
…Gure enpresa kolaboratzaileei. Beraien aportazio eta bidalitako opariengatik.
Eta eskerrak emateaz gain, aurten jasotako diruaren berri eman nahi dizuegu. Denen laguntzari esker, Fasfi fundazioko proiektuetarako, Tolosatik 7.106,97 € bidaliko ditugu.

Science  fair

Science fair

After discovering some interesting facts about...

Kiropraktika

Kiropraktika

Cristina Urrutibeazcoaren eskutik kiropraktika...