Etxe desjabetzea, krisia, langabezia … Gaur egun gizartearen egoera larria da. Badakigu ez dela erraza etxeko ekonomia kudeatzea. Guri ere ez zaigu gehiegi sobratzen. Baina ziur gaude dugun horretatik zerbait emateko gai garela.
Urtero bezala, Eguberri garaian, Herrikidek solidario izateko aukera ematen digu. Eskolako Sendotzen 1eko gazteok (Batxilergo 1), Abegi eta Caritas erakundeekin elkar lanean, zure laguntza txiki hori (baina aldi berean oso handia) emateko aukera luzatzen dizugu.
Oso gauza sinplea eskatzen dizugu: ekarri eskolara luzaro irauten duten jakiak, garbiketako produktuak edota eguberritakoak. Gure lana zuk emandako hori gehien behar dutenei helaraztea izango da.
Bestetik, Abegik boluntarioak behar ditu bere lana aurrera ateratzeko. Baten bat, asteko bi ordu emateko prest badago (behar duen jendearekin tarte bat pasa, konpainia eman eta afaria zerbitzatzen lagundu), jar dadila kontaktuan eskolako Pastoral Taldearekin.
Noiz eta non?
- Abenduaren 11tik 22ra. Herrikiden.
- Abenduaren 16an Arratsaldeko 7etan. Herrikideko eukaristian, San Frantzisko 12.
- Abenduaren 16an Tolosako supermerkatuetako ateetan.
Aldez aurretik, Eskerrik asko zuen laguntzarengatik eta Eguberri zoriontsuak izan ditzazuela.
Sendotzen I eta Herrikideko Pastoral taldea