Ikaskuntzaren elementu nagusia emozioa dela erakutsi du Neurozientziak, emozio batzuk ikaskuntza zaildu egiten dutela eta beste batzuk, berriz, pertsona izaten laguntzen dutela. Gure ikastetxearen, Hirukide ikastetxearen, asmoa zera da, arlo kognitiboa ez ezik, pertsona osotasunean heztea.
Aspaldi honetan, intuizioak esaten zigun horren arabera lantzen joan gara esparru hau guztia, baina gaur egun, zientziak berak berretsi egin du bide hau.
Leku askotatik ari zaizkigu galderak, eskaerak, iristen… pertsona eta talde asko ari dizaizkigu gurera etortzen eskolan lan egiteko modu hau ezagutu nahian. Hementxe duzue Fundación Telefónica-k gure eskolaz argitaratu duen artikulu bat.
https://innovacioneducativa.fundaciontelefonica.com/blog/2016/09/30/hacia-una-escuela-emocionalmente-inteligente/
Bidea egiten jarraituko dugu gure eskolako ikasle, familia eta langileak pertsona autonomo, konprometitu eta sortzaileak izan gaitezen lan eginez ezaugarri hauek gaur egungo eta etorkizuneko gizartean egokitzeko aukera emango baitigute, sortuko zaizkigun erronkei erantzun egokiak ematen lagunduko baitigute eta elkarbizitza positiboa sustatzeko moduan izango baikara.
Frantziako Elkartrukea: Lehen Zatia
Larunbat honetan Lunevilleko frantziarrak...