Euskadiko haur eta nerabeen jarduera fisikoaren maila

Deustuko eta Mondragon Unibertsitateetako ikertzaileak diren Aitor Coca eta Neritzel Albisua doktoreek gidatutako ikerlan batean Herrikide ikastetxeak parte hartuko du. Proiekturako bildutako parte-hartzaile guztiek jarduera fisikoaren eguneroko bat bete beharko dute, eta astebetez azelerometroa eraman (jarduera fisikoaren neurgailua). Azelerometroa eskumutur ez gainartzailean eramango da 7 egunez jarraian, aste barruko eta asteburuko egunak sartzeko. Azelerometroa programatzeko, aldez aurretik erregistratu behar dira parte-hartzaile bakoitzaren jaiotze-data, sexua, altuera (zm), gorputz-masa (kg) eta esku ez gainartzailea.
Proiektuaren helburua Euskadiko 6 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeen lagin adierazgarri baten jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren maila deskribatzea da.

 

Innovamat

Innovamat

Ikasturteari irakasleentzako formazio saio...