Herrikide Festa 2020

Kaixo familia:

Ikasturtea amaitzear dago eta denok galdetuko duzue zer gertatuko ote den ikastetxeko festarekin: ospatuko ote da? Nola? 

Herrikideko hainbat talde, Guraso Elkartearekin batera, aurten ere IKASTETXE FESTA antolatzera animatu gara. Bizi dugun egoera medio, festa modu ezberdinean ospatuko da, baina hainbat proposamen interesgarri ditugu zuentzat. Maiatzaren 25etik 29ra ospatuko dugu: irratsaioak, jolasak, kontzertuak, ….denetarik! Webgune berezi bat prestatu dugu eta bertan egitaraua eta ekintzen loturak izango dituzue. 

Ekimen batzuk aurretik prestatu behar dira eta besteak, berriz, zuzenekoak izango dira.  Eta zuek, bai familian eta baita bakarka ere  parte hartzeko aukera izango duzue. Zer iruditzen?? Ziur gaude, aurten ere Herrikide osatzen dugun guztion parte hartzea handia izango dela eta aste bikaina pasako dugula. 

Ondorengo taulan aurretik prestatu beharreko ekintzak dituzue, zuen argazkiekin bideoak prestatuko ditugu. Zuen bideoekin, berriz, zuzeneko emanaldiak antolatuko ditugu. Bakoitza bere etxean baina denok elkarrekin!!!

 

Ekintza 

Deskribapena

 Epea 

Postreak 

Postre lehiaketa klasiko bat da gure festan. Aurten ere ezin kanpoan utzi. Egin zuen postrea, argazkia atera eta bidali 

Maiatzak 23

Aiton-amonak

Urtero Herrikiden gure aiton-amonei omenalditxoa egiten diegu. Tokatu zaiena ikusirik, ekintza honek aurten zentzu handiagoa hartzen du. 

“Mundialak zarete” leloa kontutan hartuta, aiton-amonei eskainitako marrazki, poster, argazki,….. egin, argazkia atera eta bidali. 

Ahal duzuenok aiton-amonei eman, noski.

Maiatzak 25

Photocall

Jantzi txapelak, betaurrekoak, pelukak,…. nahi duzuena, eta atera zuen argazkiak. Guk baldintza bakar bat jartzen dugu: Herrikide nonbait azaltzea (logoa, kamiseta, sudadera, ….) Argazkiak atera eta bidali.

Maiatzak 26

Go Talent 

Gure ikasle, familia eta irakasleen artean baditugu artista pila bat (dantzariak, magoak,….). Pentsatu zertan zaren ona edo zer gustatuko litzaizukeen besteei erakustea. Grabatu eta bidali. 

Bideoek gehienez 3 minututako luzera izan behar dute.

Maiatzak 26

Kontzertua 

Betidanik esan da Tolosa musikaren herria dela. Hartu zure instrumentua eta animatu abesti bat jotzera. Taldean, familian egiten baduzue, askoz hobeto. Abeslariak ere animatu nahiko genituzke. 

Grabatu zuen bideotxoak eta bidali, hauek ere 3-4 minutu gehienez. 

Maiatzak 27

Bideo eta argazki guztiak komunikazioa@herrikide.eus helbidera bidali behar dituzue. 

Datozen  egunetan, sare sozialen bidez webgunearen helbidea eta informazio gehiago jasoko duzue. Animatu parte hartzera!

Science  fair

Science fair

After discovering some interesting facts about...

Kiropraktika

Kiropraktika

Cristina Urrutibeazcoaren eskutik kiropraktika...