Datorren asteazkenean, arratsaldeko seiterditan gure ikasle batzuek, Laskoraingo eta Orixeko beste batzuekin, Kultur Etxean egingo den mahai-inguruan parte hartuko dute.
Gaia Kultur eskaintzarena da eta aurretik eskoletan landutako eta jasotako ideiak plazaratuko dizkigute. Animatu zaitezte bertaratzera, interesgarria izango baita entzutea zer dioten gure gazteek.
![](https://www.herrikide.eus/wp-content/uploads/2019/06/Hitzartzea-1.jpg)