Luis Javier Arretxeren heriotza

Atzo arratsaldean, Luis Javier Arretxeren heriotzaren berri izan genuen. Tristura eta etsipena sentitu genuen guztiok.
Bere bihotzak huts egin dio oraingoan. Arretxe batzuentzat eta Luis Javier beste batzuentzat, bihotz oneko pertsona zen. Zenbat “egun on” esango zituen goizean goiz eskolako ateak irekitzen zituenean, zenbat txikle eta goxoki banatuko zituen eskaileretako ateak zaintzen edo zenbat irribarre eta konfidentzia gure ikastetxeko patioan.
Urte asko eman ditu gure ikastetxean, eta orain agur esatea tokatzen zaigu. Ez zaitugu gehiago gure patioan ikusiko, baina bai irudikatuko zaitugu gure patioan erratza eskuan, gure ikastetxean konponketa lanetan.

Mila esker Arretxe!!

Galtzakomik  2024

Galtzakomik 2024

2024ko Galtzakomik lehiaketan Herrikideko Gari...

Industria  Eguna

Industria Eguna

Abenduaren 12an DBH 4. mailako ikasleek Adegik...