Menua

#lataselfie

Urtero bezala, Eguberri garaian, Hirukidek solidario izateko aukera ematen digu. Eskolako Sendotzen 1eko gazteok (Batxilergo 1), Abegi eta Caritas erakundeekin elkar lanean, zure laguntza txiki hori (baina aldi berean oso handia) emateko aukera luzatzen dizugu. Oso gauza sinplea eskatzen dizugu: ekarri eskolara luzaro irauten duten jakiak, garbiketako produktuak edota eguberritakoak. Gure lana zuk emandako hori gehien behar dutenei helaraztea izango da.

Noiz eta non? – Abenduaren 9tik 22ra. Hirukiden. – Abenduaren 12an Arratsaldeko 7etan. Hirukideko eukaristian, San Frantzisko 12. – Abenduaren 19an Goizez. Tolosako supermerkatuetako ateetan. Aldez aurretik, Eskerrik asko zuen laguntzarengatik eta Eguberri zoriontsuak izan ditzazuela. Sendotzen I eta Hirukideko Pastoral taldea.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.