Ostegunean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, sexismoaren aurka eta generoaren berdintasunaren alde HERRIKIDEn egiten dugun lana sakontzeko momentu egokia dela pentsatzen dugu. Horregatik ikastetxean bertan antolatu ditugun ekintza batzuk zein Tolosan parte hartuko dugun ekitaldia ezagutarazi nahi dizkizuegu. Halaber, berdintasuna egunero eta denon artean transmititu behar dugulako, FAMILIEI PARTE HARTZEKO DEIALDIA luzatu nahi dizuegu.
Lehen Hezkuntza:
─ Etxeko lanen banaketari buruzko bideoak ikusi eta gogoeta egin.
─ Berdintasunaren abestiak landu.
─ Besoko moreak eraman.
─ Emakume zientzialarien lehiaketa aste osoan.
Bigarren Hezkuntza:
─ Adinaren arabera, pelikula desberdinak ikusi eta hauetan antzematen diren berdintasun-ezaren egoerak hausnartu.
─ Aretoan “Ametsen txokoa” bisitatu eta gogoeta egin: sexismorik gabeko ikastetxea eta etorkizuna lortzeko guztion ametsak, nahiak, gogoetak…
─ Batxilergoko eta gurasoen baimena duten DBH 4ko neskak, irakasle batzuekin batera Tolosako Triangeluan egingo den ekitaldian parte hartu.
─ Emakume zientzialarien lehiaketa aste osoan.
HERRIKIDEko gurasoak:
─ Bigarren Hezkuntzako aretoan “Ametsen txokoa” bisitatu eta gogoeta egin: sexismorik gabeko ikastetxea eta etorkizuna lortzeko guztion ametsak, nahiak, gogoetak… (14:30 – 15:00)
─ Emakume zientzialarien lehiaketa aste osoan.
Berdintasuna eraikitzen!