Ibaialde programaren barruan, pasa den ostiralean, maiatzaren 25ean, DBH 4. mailako ikasle batzuk Oria ibaiara jaitsi ziren neurketa batzuk egitera. Ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Kanpaina honen bidez helburu hauek betetzea nahi da: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.
Munduari begiratzeko modu bat
MUNDUARI BEGIRATZEKO MODU BAT Munduari...