(TBL: Thinking Based Learning)
Pentsamendu trebatuta kurrikulumean garatzea, pentsamendua areagotzea suposatzen du, ikasten ari diren jakintza juztiak sakontasunez pentsa ahal izateko, egunerokotasunean aurkitzen ditugun egoeratan pentsamendua garatu ahal izateko, hots, ikasgeletatik kanpo bizi kalitatea hobetzen den.
Hiru pentsamendu mota ikasi eta ikasleekin garatu beharrekoak daude: pentsamendu analitikoa, pentsamendu sortzaile eta pentsamendu kritikoa.
Beraz, “mundu guztiak pentsatzen du, baina denok ez dute behar den trebeziaz eta zainduz” (R. Swartz)
Gure ikasleei hoberena eskaini nahian, irailaren 23 eta 24ean, ostirala eta larunbata, formazio intentsiboa jaso dugu TBL (Thinking Based Learning), honako azpitituluarekin: Pentsamenduan Oinarritutatko Ikaskuntza: pentsamendu kritiko eta sortzaile kurrikulumean.
Orain… ikasitako guztia martxan jarriko dugu, eta geratzen zaizkigun bi asteburuetan jarraituko dugu sakontzen.
