Martxotik aurrera eta ekaina bitarte, Biologia eta Geologiako 4. mailako ikasleekin “Velutina Eskolan” ekimenaren partaide gara. Ekintza honen helburua Asiatik etorritako Vespa velutina liztorraren aurka egitea da Euskadiko ikastetxeetan tranpak jarriz.
Espezie inbaditzaile honek suposatzen duen arazoa leuntzen laguntzearekin batera gizakiaren etxea den naturara hurbiltzeko aukera dute ikasleek; gutako bakoitzak haren zaintzaren ardura daukagula ulertzeko aukera alegia.
Eskolako toki desberdinetan lau tranpa jarri ditugu eta astean behin tranpak hustu eta berritzen dituzte, bertan harrapatutako liztorrak eta beste zomorroak zenbatuz.