Eta nik, zer nahi dut izan handitan? Hori da DBH 3. mailako ikasleek landu duten gaia aste honetan.
Orientazio bokazionala ardatz duen proiektu honetan, tutoretza saioetan autoezagutza dinamikak egin eta gero, lan mundua ezagutzeko aukera izan dute aste honetako astelehen eta asteartean zehar.
Proiektuarekin hasteko, bi hitzaldi entzun dituzte; alde batetik, Adegiko Mikel Sarriegik Gipuzkoako enpresen berri eman die: zer eskaintzen dute hauek? Zer baloratzen dute langileak kontratatzerakoan? Zeintzuk dira gehien eskatzen diren ikasketak?
Bestetik, PLASTIGAUR enpresako Giza Baliabideen arduradunak, Nerea Zubiak, langileen profilei buruz hitz egin die.
Ondoren, hainbat dinamika egin dituzte: miresten duten inguruko pertsona bati elkarrizketa, argazkien bidez norberaren etorkizuna irudikatu, hainbat lanbidetan egiten diren zereginak identifikatu, lanbideak familia profesionaletan sailkatu, lanbideen PARTYra jolastu, profesiogramak …
Zorionak guztioi egindako lanarengatik!