Martxoaren 21ean DBH 3. mailako ikasleak Oria ibaira jaitsi ziren Tolosako Agenda 2030 taldeak antolatutako ekintza batean parte hartzera. Martxoaren 22an uraren nazioarteko eguna ospatzen dela eta, Oria ibaiaren garbiketan aritu ziren. Pare bat ordu eman genituen lan horretan eta zabor pila bat bildu genuen. Aurkitutako gauzen artean kotxeko bi gurpil eta hipermerkatu bateko karro bat!! Gure ikasleek lan bikaina egin zuten. Eskerrik asko izandako jarreragatik!!