ASKI DA!

Herrikide osatzen dugun ikasle, irakasle, bestelako langile eta familien izenean bildu gara gaur; baita tolosar eta bihotz oneko pertsona guztien izenean ere.
Zaldunitan, Tolosako Inauterietan taldean eman zen sexu-erasoa irmoki salatu nahi dugu. Bide batez, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu erasoa jasan zuen neskari eta bere inguruko pertsona guztiei.
Guztiok, gizarte osoak, planto egin behar dugu indarkeria matxistaren aurrean, gaitz honek gure gizartea ahulagoa eta pobreagoa egiten baitu. Tratu txarrak, diren motatakoak direla, gizarte osoaren arazo dira. Horregatik Herrikiden ASKI DELA esango dugu edozein motatako jarrera matxistaren aurrean.
Herrikide bezala, eta gizarte bezala, ezin dugu onartu emakume batek bere erasotzailea ez salatzea seinalatuta sentitzeko izuagatik. Ezin dugu onartu emakume bortxatu baten salaketa ez sinestea, bere hitza zalantzan jartzea, bera epaitzea bortxatzaileak epaitu beharrean.
Guzti honengatik, isilune bat egiteko gonbitea luzatzen dizuegu. Igandean erasoa jaso zuen neska babesteko asmoz, baita munduan mota bateko zein besteko sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeak babesteko.

ISILUNEA

Pertsona guztiekiko tolerantzia, errespetua eta duintasuna funtsezkoa eta lehentasunezkoa da. Eta gu guztion ardura denez, ea guztion artean lortzen dugun!

 

 

Science  fair

Science fair

After discovering some interesting facts about...

Kiropraktika

Kiropraktika

Cristina Urrutibeazcoaren eskutik kiropraktika...