Eskolan, hezkuntza berritzailearen alde ematen diren pausoak, hezkuntza komunitate osoaren bultzadarengatik dira. Horretaz, egun hauetako bilerak medio, gurasoak geroz eta gehiago jabetzen ari dira. Modu berean ikasturte hasieran, irakasleok gure prozesua abiarazten dugu.
Herrikiden, klaustro nagusia aurreko astean egin zen. Urteko estrategiak eta planak azaldu ziren, baina potentzi handiko unea izan genuen. Bideratutako barne begirada batean, norberak gure hezkuntza proiektua hobetzeko aurtengo konpromisoa hartu zuen. Herrikideko kamiseta batean idatzi eta zintzilikatu genuen; paperezkoan, ikasleen antzera.
Denok jakin badakigu, munduko esperientzia pedagogiko hoberenek egiten duten bidea irakasleon formazio, ikerketa praktikan eta talde lanari esker dela. Gurean ere hala da, baina beste elementu garrantzitsu batekin, sartutako ordu mordo horiek dakarten sormenarekin.
Amaitzeko, kurtso osoan izerdituko dugun sinboloa pintzetatik eutsita geratu zen; klaustroak errealitate bihurtuko duena. Hala, berrikuntzak sendotuz goaz.