Biologiako ikasleak Biogipuzkoa osasun ikerketa zentruan

Gaur, otsailaren 17an, DBHko 4. mailako biologiako ikasleak Biogipuzkoa ikerketa zentroan izan dira. Bisitak bost tailer txiki zituen. Horien bidez, zahartze-prozesuarekin lotutako hainbat alderdi ezagutzeko aukera izan dute. Biogipuzkoa ikertzaileen eskutik eta errealitate birtualaren bidez, zelula baten barruan murgildu dira; listuaren bidez beren DNAren laginak lortu dituzte; saguen garunean agertzen diren zahartze-zantzuak ikusi dituzte; ehunen laginak tindatu ondoren mikroskopioan ikusi dituzte; eta haien erreflexuak nola dauden aztertu dute.

Zubiak  eraikitzen

Zubiak eraikitzen

  LH6 eta DBH1eko ikasleek proiektu bateratua...

Bolivia  2025

Bolivia 2025

Boliviako Potosín, "HARIAK LOTUZ BIZITZAK...

Non  bizi  naiz?

Non bizi naiz?

Non bizi naiz? izeneko proiektuaren 3. edizioa...